Kalendarioa   Astezkena, 2017ko Abenduaren 13a

ohar legala

  1. Informazioaren eta Merkataritza Elektronikoaren Gizartearen Zerbitzuen Legeak (LSSICE) bere 10. artikuluan xedatzen duena betez, jasota geratzen da www.zerikasi.com domeinu-izena duen web gunea IMHrena dela (IFK zenbakia: S-4833001-C; IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar (Gipuzkoa), Euskal Herria; Tlf. 943 744132 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153).
  2. www.zerikasi.com web gunea Hamaika Web enpresak garatua izan da.
  3. www.zerikasi.com web guneak, bere egitekoa betetzeko, testu-edukiak, eduki grafikoak, ikus-entzunezkoak, plastikoak, informatikoak eta teknikoak banatzen ditu. Aipatu edukien copyright-a Zerikasiko arduradunarena da, eta, eduki horiek erabiltzaileak erabili ahal izateko, erabiltzeko kondizio hauetan jabetza intelektualaren eskubideen gain zehazten diren klausulei jarraitu behar zaie.

Jabetza intelektualaren eskubideak

  1. www.zerikasi.com web guneko edukiak obra intelektualtzat hartzen dira eta Estatuan eta Europan indarrean dagoen Jabetza Intelektualaren Legeak babestuta daude. Copyright-aren titularrak baimena ematen du edukiak baldintza hauen arabera erabiltzeko:

    • Erabiltzaileak baimena du ataria osatzen duten edukiak kopiatzeko, banatzeko, eraldatzeko eta denen eskura jartzeko, eta, bereziki, gune honetako edukietatik abiatuta, obra deribatuak eta obra konposatu eta bereiziak sortzeko.
    • Baimena beti dago indarrean (jabetza intelektualaren eskubideek irauten duten denboraldian), mundu osorako da, doakoa da eta modu ez-esklusiboan ematen da.
    • Erabiltzaileak edukiak berrerabil ditzake, bai eta banatu ere, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
    • Erabiltzaileak obra deribatu eta konposatuak sor ditzake, betiere jatorrizko lanaren autorea eta aipatutako edukiak hartu dituen iturria aipatzen badu.
    • Lizentzia honen baldintzak aldatzeko, idatzizko baimena eskatu behar zaio edukien titularrari.
    • Indarrean dagoen jabetza intelektualaren legeko autore-eskubideei aplikatzen zaizkien muga berak ditu.
    • Kontuan hartuko dira atari hezigarrian sartzen diren eduki zehatzei, adibidez, ikus-entzunezkoei, ordenagailu-programei eta datu-baseei, aplikatu beharreko zehaztapen legalak.
    • Baimen honen baldintzak bat betetzen ez den une berean amaitutzat joko da baimen osoa; uste bada klausularen bat baliorik gabea dela edo baliorik gabe utz daitekeela, klausula horrek ez die baliozkotzat jotzen diren gainerako kondizioei eragingo; aipatu kondizioak aldatzen badira, aldaketa horrek ez die eragingo aldaketa egin baino lehen emandako baimenei; baimen horiek indarrean segituko dute, baldin eta titularrak eta erabiltzaileak kontrakoa adosten ez badute idatziz.
  2. Aurreko paragrafoan esandakoaren salbuespen gisa, atari hezigarriko enpresa iragartzaileen izen komertzial, marka eta logotipoak bakoitza bere titularrarena izango da, eta jabetza industrialaren eskubideak enpresa horienak eta ez beste inorenak izango dira. Zeinu bereizle horien erabilera jabetza industrialaren eskubideen titularrari beti idatzizko baimena eskatuz egingo da.
  3. www.zerikasi.com web gunera estekak ezartzeko kondizioak. www.zerikasi.com atari hezigarriarekin hipertestuak ezartzea nahi duten zerbitzu-emaileek posta elektronikoko helbide honetan eska ditzakete: hemen. LSSICE legearen 17.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, titularrak, edukietara edo bilaketa-tresnetara egindako estekak ezabatu edo baliorik gabe utz ditzake, betiere legez kontrako jarduera edo informaziodun estekak direnean edo kalte-ordaina jaso dezaketen hirugarrenen eskubideak edo ondasunak kaltetzen direnean.

Erantzukizuna

  1. Web gunearen titularrak, Zerikasi-ko arduradunak, ez du bere gain hartzen jabetza intelektualaren legeak babestutako elementuei dagokienez erabiltzaileek egin lezaketen erabilera desegoki edo lege-urratze posibleen ondoriorik, ezta gai honi buruz zehaztu diren erabiltzeko kondizioak urratzeari dagokionez ere.
  2. Zerikasieko arduradunak www.zerikasi.com atariak jasotzen dituen eduki hezigarriaren eta informazioaren eguneratzea eta zehaztasuna zainduko ditu, betiere informazio orokorra denean eta ez pertsona edo erakunde edo organismo ofizialei dagozkien zirkunstantzia zehatzei dagozkienak direnean. Edukien autoreek emandako iritziez ari garenean, Zerikasi-ko arduradunak ez du hartzen erantzukizunik bere gain, gunearen erantzule gisa ez baitu gunearen egiazkotasunaz edo zehaztasunaz edo zintzotasunaz erantzuten.
  3. Zerikasi-ko arduradunak ez ditu bere gain hartzen web gunean eskainitako zerbitzuetarako sarbideari, funtzionamenduari eta eraginkortasunari dagokienez une batean sor litezkeen akats teknikoen ondorioak, ezta aipatu zerbitzuak zergati teknikoengatik, zorizkoengatik edo ezinbestekoengatik eteteari edo bertan behera uzteari dagokionez ere.

Aplikatu beharreko legea

Erabilera-lege hauek lege hauen arabera idatzi dira: Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, zehatzago esanda, 2002ko uztaileko 11ren Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuen Legearen arabera, Espainiako arau zibil eta merkataritzakoen arabera eta baita datu pertsonalak babesteko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiaren arabera ere.

Informazio geahiago

Argibide gehiagotarako, edota iradokizunak edo proposamenak egiteko, helbide elektronikora jo dezakezue, edota erabiltzaileentzako arreta-zerbitzuko telefonora: 943 884605 / 943 889688, edota posta-helbide honetara: Fotoetxe, Nafarroa 25 - 20200 Beasain.


Zerikasi (Bizitza Osoan Zeharreko Ikaskuntza) 2007 | Design by: Hamaika Web
IMH, Azkue Auzoa, 1 - 20870 Elgoibar, Tlf. 943 744132 / 943 74 4132, Fax. 943 74 4153
Conforme W3C XHTML 1.0 | CSS 2.0 | WAI 'AAA'
IMHEusko JaurlaritzaUnion Europea Union Europea